208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, "Volandín" aireko/lurpeko linea elektrikorako herri-lurraren okupazioari buruzko informazio publikoan

2022ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14koan, argitaratu zen iragarki hau: "Herri-lurraren okupazio espedientea "Volandín" aireko/lurpeko goi-tentsioko (66 kilovolt) linea elektrikorako. Jendaurrean jartzea" (2021eko afekzio txostenaren arabera).

Iragarki horretan ez zen aipatu 37. poligonoko 672. lurzatia, proiektuan jasota dagoena. Hortaz, hauek dira proiektuak ukitutako lurzatiak:

12. poligonoko 605, 908, 632 eta 633. lurzatiak; 37. poligonoko 438 eta 672. lurzatiak; 38. poligonoko 253 eta 254. lurzatiak; 39. poligonoko 90, 94, 95, 98, 138, 139, 203, 209 eta 211. lurzatiak; 42. poligonoko 63, 67, 68, 69, 148, 150, 151, 152, 153, 154, 157, 158, 159, 162, 163, 164, 167, 168, 169, 170, 171, 177, 178, 179, 180, 181, 184, 185, 286 eta 290. lurzatiak.

Okupazio espedientea jendaurrean jartzen da, erdira murriztuta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezartzen den epea (15 egun), ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aplikagarria baita Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Eta hala jasota gera dadin, hau sinatzen dut.

Tuteran, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2213445