208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, 1. Sektoreko Plan Partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 30ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea 1. Sektoreko Plan Partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean (arau orokorren 9. artikulua eta araudi partikularraren 23. artikulua, etxebizitza kolektiboen azpi-eremua). Sustatzailea da Heras de Tudela, SL, DeUrban Abogados SCren zerbitzuko Laura Lamana Pastor hirigintzako abokatuak 2021eko abenduan idatzitako proiektuaren arabera, Udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2213435