208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Dirulaguntza-deialdia, 2022an euskarazko kanpaldietara joateagatik. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 652541.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/652541).

–Onuradunak:

Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2022ko ekainetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.

–Xedea:

laguntza ematea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.

–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es/eu webgunean.

–Zenbatekoa:

1.400 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea:

15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2213447