208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Finkak normalizatzeko proiektua, katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatietan, horiek ukitzen baititu I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako hiri-jarduketarako plan bereziak ("Misioneras"). Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-OCT-22 (4/US).

"Alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Iruñeko katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatiei dagozkien finkak normalizatzeko proiektuaren hasierako onespenaren jendaurreko epea –lurzati horiek ukitzen ditu I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako hiri-jarduketarako plan bereziak, Misioneras delakoak– (2022ko uztailaren 21eko NAO); horrenbestez, bat etorriz Hirigintzako Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren zuzendariak 2022ko irailaren 22an emandako txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea finkak normalizatzeko proiektua Iruñeko katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatietan, horiek ukitzen baititu Iruñeko I. eta II. zabalguneen BEPBaren 528. oinarrizko unitaterako hiri-jarduketarako plan bereziak ("Misioneras"). Sustatzailea Iruñeko Udala da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunei eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213468