208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio proiektua, "Misioneras" izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitaterako. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-OCT-22 (3/US).

"Alegaziorik aurkeztu gabe iragan da ‘Misioneras’ izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitaterako borondatezko birpartzelazio proiektuaren hasiera bateko onespenaren osteko jendaurreko epea (2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 9koa); Ikusirik sustatzaileak 2022ko irailaren 15ean behin betiko onespenerako aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren arkitektoaren eta zuzendariaren 2022ko irailaren 22ko txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea ‘Misioneras’ izeneko hiri-jarduketarako plan bereziko UM1 unitatearen UE1 exekuzio unitaterako borondatezko birpartzelazio proiektua behin betiko onesteko agiria. Monte Bajo Empresarial SLk sustatu du proiektua.

2. Sustatzaileari gogoraraztea erabaki hau jakinarazi eta hilabeteko epean ordaindu beharko dituela 157.286,96 euro –alegia, udal-lagapenaren kargarik gabeko aprobetxamenduaren %10–, agiria erregistroan inskribatu aurretik ordaindu ere.

3. Erabaki hau jakinaraztea Luis Irisarri Nagore Monte Bajo Empresarial SLren ordezkariari, Nafarroako Gobernuaren Ondare Zerbitzuari eta Iruñeko Udalaren Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ondare Zerbitzuari, eta dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213461