208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea,
Hilarión Eslava kaleko 7an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezian.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 09-SEP-22 (6/CU).

"Ikusi da 2020ko azaroaren 5eko osoko bilkuraren erabakia, PLE 05-NOV-20 (12/CU), zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Hilarion Eslava kaleko 7. zenbakian dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Ikusi da 2021eko ekainaren 3ko osoko bilkuraren erabakia, PLE 03-JUN-21 (10/CU), zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen plan berezi horren arabera egin beharreko desjabetzeak eragindako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda. IKUSI DA 2022ko martxoaren 9ko eskabidea (21887 erregistro-zenbakia), zeinaren bidez jabeen erkidegoak eskatu baitzuen ukitutako ondasunak handitzeko; zehazki, esku hartzeko eremuan altzariak, elementuak eta produktuak aldi baterako okupatzea eta desmuntatzea, bai eta behin-behineko itxiera-elementuak jartzea ere. Ikusi da 2022ko apirilaren 7ko osoko bilkuraren erabakia (10/CU), handitze hori hasiera batez onestekoa. Ikusi dira azken erabaki horri etxabearen jabetzak egindako alegazioak (2022ko maiatzaren 11ko sarrera-erregistroa, 2022/39.595 zenbakia). Ikusi da erkidego sustatzaileak alegazio horiei emandako erantzuna (2022/57.031 zenbakiko sarrera-erregistroa, 2022ko ekainaren 28koa); eta ikusi da 2022ko uztailaren 27ko udal txosten juridiko-teknikoa. Honenbestez, ERABAKI DA:

1.–Ezestea Fernando Gortari Izuk, Beunza Mayor SL merkataritza sozietatearen ordezkari gisa, aurkeztutako alegazioak, 2022ko uztailaren 27ko txosten tekniko-juridikoan jasotako arrazoiengatik (eranskin gisa ageri da). Hain zuzen, txosten hori onesten da, honako puntu honetan jasotakoa izan ezik: 3. fasean aurreikusitako altzarien erremateei buruzkoa; izan ere, obra-lanak ez direnez, 2. fasean sartzen dira.

2.–Behin betiko onestea Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakian dagoen eraikinaren desjabetze-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen handitzea, NDLren 15. artikuluan eta hurrengoetan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aurreikusitako aldi baterako ukipenak barne hartzeko. Ikusi dira aurkeztutako alegazioak eta horiei emandako erantzunak, eta egokitzat jotzen da ukitutako azaleraren deskribapena zabaltzea 2. fasean aldi baterako okupazio gisa. Hortaz, aldi baterako ukipenean, "19,68 m², handitzearen agiri teknikoaren B planoaren arabera" esapideari, honako hau gehituko zaio: "gehi altzarien erremateak", eta honela geratuko da:

Zk.

TITULARRA

KOKALEKUA

AZALERA (m²)

IRAUPENA

GUZTIRA

FINKA

UKITUA

1

BEUNZA MAYOR SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du

Katastroko 1. unitatearen zati bat, 1230. lurzatia, 1. poligonoa.

229,25 m²

2,40 m², handitzearen agiri teknikoaren A planoaren arabera, gehi desmuntatu eta biltegiratzea altzariak, eskailerapeko elementuak eta esku-hartzearen eremuan dauden produktuak.

2 aste

2

BEUNZA MAYOR SL; Isabel Lacabe Morenok ordezkatzen du

Katastroko 1. unitatearen zati bat, 1230. lurzatia, 1. poligonoa.

229,25 m²

19,68 m², handitzearen agiri teknikoaren B planoaren arabera, gehi altzarien erremateak.

5 aste

3.–Deklaratzea aurreko zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak aldi baterako okupatu beharra.

4.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, desjabetzeak (aldi baterako ukipenak) ukitutako ondasunak eta eskubideak zabaltzeko erabakiaren ondorioz; PLE 03-EKA-21 (10/CU) osoko bilkuraren erabakiaren bidez onetsitakoak handitzea dakar eta, horretarako, premiazkotzat jo zen Nafarroako Gobernuaren 2021eko abuztuaren 25eko Erabakiak ukitutako ondasunen okupazioa, kontuan hartuta arkitektura-oztopoak kentzeko obrak egin behar zirela.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitara ematea Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213228