208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen plan partziala. Hasierako onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2022ko irailaren 29ko 2022-0423 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Milagroko lurzoru urbanizagarriko SI-1.1.A azpisektorearen plan partziala, espedientean jasotako edukiarekin bat. Planaren xedea da S-I.1.1.-A azpisektorearen antolamendu xehatuko determinazioak garatzea eta definitzea, izapidetzen ari den SI-1 azpisektorearen aldaketa puntual egituratzaileak proposatzen dituen determinazio egituratzaileen definiziotik abiatuta, Ricardo Ros Zuastik aurkeztu baitu, Gelagri Ibérica SL enpresaren ordezkari gisa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin jendearendako ordutegian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era, eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2213234