208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 436. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko abuztuaren 25eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 436. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Inmobiliaria Leroy Merlin España SLUk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze Galarren, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2213279