208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Soraurengo SOR-11 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko irailaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Ezkabarteko Udal Planeko Soraurengo SOR-11 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Jesús Aramendia Pardok sustatua, jabe nagusia ordezkatuz.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2213576