208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Bigarrenez jendaurrean paratzea Udal Plan Orokorreko APA.3 planeamendu onetsia duen eremua (Iparraldeko kaleko pasealekua) aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia

Lizarrako Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aipatutako espedienteari dagokionez:

"Lehenbizikoa.–Onestea lantalde prestatzaileak aurkeztutako alegazioen txostena, eta aurkeztutako alegazioak ezestea eta baiestea, aipatutako txostenak ezartzen duenaren arabera.

Bigarrena.–Kontuan hartuta baietsitako alegazioak, betiere espedientearen arabera, eta ikusirik horren ondorioz antolamenduan izandako aldaketak (Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 3an hasiera batez onetsi zuen dokumentuarekiko), onetsi da bigarrenez jendaurrean jartzea, hilabetez, Lizarrako Udal Plan Orokorreko APA.3 planeamendu onetsia duen eremua (Iparraldeko kaleko pasealekua) aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Horretarako, iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkaritan".

Lizarran, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2213525