208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

4. poligonoko 1549. herri-lurzatiaren okupazioa, zuntz optikoko interkonexiorako

Zarrakazteluko Udalak, 2022ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 1549. herri-lurzatiaren okupazioa, "Zarrakazteluko TZaren interkonexiorako proiektuan" biltzen diren kanalizazioak egiteko, lurpeko zuntz-optikoko sarearen bidez, Navarra de Servicios y Tecnologías SAk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Zarrakaztelun, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2213530