208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Herri-lurren desafektazioa, karga eta zortasun elektrikoa eratzeko, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazioa-linearako. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako hauek:

–Herri-lurretatik desafektatzea 4. poligonoko 149. eta 775. lurzatietako 517,46 m², espedientean jasotako dokumentazio grafikoari jarraituz, karga eta zortasun elektrikoa eratzeko, Compactaciones y Nivelaciones Pardo SLren alde, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazio-linea eraikitzeko.

–Baldintza-agiria, arautzen duena karga eta zortasun elektrikoaren eraketa 4. poligonoko 149. eta 775. lurzatietan, Compactaciones y Nivelaciones Pardo SLren alde, Andosilla I eta Esperanza I eguzki-parke fotovoltaikoen ebakuazio-linea eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Kasu horretan espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Carcarren, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2213542