208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Berako Udaleko alkateak, urriaren 10eko 268/2022 ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman dio Clara Johanne Agatha Rougetekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFLTB) 115.4 artikuluan ezarritako lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, Berako Katastroko 9. poligonoko 10. partzelan dagoen familia bakarreko etxebizitza berritzeagatik.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluan (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta LAHFLTBren 25. artikuluan xedatutakoarekin.

Beran, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2213532