208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 201. lurzatian. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2022ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 201. lurzatiaren xehetasun-azterketa (Estación kalea 17), José Ramón Martínez de Estívariz Martínezek sustatua eta Francisco Javier Lizarraga Mansoa arkitektoak sinatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Antzinen, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2213486