208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

TUDELA-CULTURA TOKIKO ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA.
Deialdia, museoetako laguntzaile lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoak, lehendakariaren irailaren 26ko 04/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, museoetako laguntzaile lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, "Lan publikoaren eskaintza" atalean.

Tuteran, 2022ko irailaren 26an.–Lehendakaria, Mercedes Áñón Montón.

Iragarkiaren kodea: L2213553