208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa, aldi baterako kontratuarekin betetzeko, lorategietan jardun dezan

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko urriaren 10eko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan –lorategietan– aritzeko, Berriozarko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriozarren, 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2213574