208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2022 EBAZPENA, irailaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, "Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena 4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun eta 4668 LO6 Irurtzun-Basaburua lineen artean (Nafarroa)" izeneko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 5eko 182/2022 Ebazpenaren bidez, "Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena 4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun eta 4668 LO6 Irurtzun-Basaburua lineen artean (Nafarroa)" izeneko proiektua onetsi zen, administrazio baimena eman zitzaion eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Basaburuko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Basaburuko udaletxean, 2022ko azaroaren 30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Basaburuko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko irailaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2212905