208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2389/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, ogasuneko teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1147/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikari izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1707/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 2441/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ekoan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1733/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2022ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ogasuneko teknikari lanpostuetan aritzeko: Amaia Sola Tirapu andrea, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuen titular direnentzat erreserbatutako igoera txanda espezifikokoa; eta María Pilar Alegría Zueco andrea, Ángela Adrián Pascual andrea, Marcos Vicente Aranguren jauna eta Ana Cañas Palacios andrea, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Bete gabe gelditu dira 6755, 6923, 9714, 9716 eta 10770 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomora, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SOLA TIRAPU, AMAIA

Igoera txanda espezifikoa

0009719

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ALEGRIA ZUECO, MARIA PILAR

Irekia

0005805

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ADRIAN PASCUAL, ANGELA

Irekia

0010769

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

VICENTE ARANGUREN, MARCOS

Irekia

0006362

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

CAÑAS PALACIOS, ANA

Irekia

0003946

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2213050