207. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN TRAMITE BERRIA: Erriberriko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. SAT10712-2 espedientea.

2022ko ekainaren 30ean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurkeztutako eskaera bat, goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa, SAT10712-2 espediente kodea duena.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin dituenez gero, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, berriz jarriko da jendaurrean honako espediente hau:

–Instalazioaren kokalekua: Erriberriko udal-mugartea.

–Xedea: ekoizpen-instalazioetan sortutako energia elektrikoa garraio-sarera ebakuatzen laguntzea.

–Ezaugarri nagusiak: "Erriberri 220 kV" azpiestazioa handitzea.

–Aurrekontua: 1.342.444 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/aldatua-espediente-sat10712-2

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko irailaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

"ERRIBERRI 220 KV" AZPIESTAZIOA HANDITZEA, ERRIBERRIKO
UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

PROIEKTUKO LURZATIA

JABEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Katastroko erreferentzia

Udalerria

Polig.

Lurz.

Lurzatiaren azalera

(m²)

Lurraren izaera

Jabari osoko ukipena, ­azpiestazioa

(m²)

Aldi baterako okupazioa

(m²)

1

Carlos Ángel Echarri Eraso

310000000002400765UY

Erriberri

6

268

15.024,85

Ureztalurrak

1.666

566

1a

Carlos Ángel Echarri Eraso

310000000002400744GF

Erriberri

6

267A

156.019,13

Ureztalurrak

-

152

2

Acciona Generación Renovable SA

310000000002197717YS

Erriberri

6

241

17.503,71

Eraikuntza

1.790

242

Iragarkiaren kodea: F2212998