206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA 2022ko ekitaldian toki entitateei egin beharreko konpentsazioaren banaketa, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galeragatik

Transferentzia arrunten bidez toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa nola banatu ezartzen duen martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen 23. artikuluak arautzen du udalerriek urteko ekarpen bat jasoko dutela, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galera konpentsatzeko (erreforma abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen bidez onetsi zen, zeinak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitzuen).

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2022ko ekitaldiari dagokion konpentsazioa kalkulatu du, Nafarroako Foru Ogasunak emandako datuetan oinarrituta.

Administrazioen arteko lankidetzaren printzipioari jarraikiz, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1.k artikuluan xedatutakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikulua aplikatuz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie toki entitateei, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dokumentazioa aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak telematikoki aurkezteko.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta zuzendu behar dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzura.

Informazio osoa esteka honen bidez eskuratzen ahalko da:

https://administracionlocal.navarra.es/areas/SGCE-Repartofondotransferenciascorrientes

Iruñean, 2022ko urriaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2213612