206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

185C/2022 EBAZPENA, irailaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Buñuelgo Udalaren "San Gregorio" zahar-egoitzaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Buñuelgo Udalaren "San Gregorio" zahar-egoitzaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31102032012022), erregistro honetan 2022ko uztailaren 17n sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (ELA) 2022ko ekainaren 13an izenpetua eta 2022ko abuztuaren 4an zuzendua, bat eginez Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko irailaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar-egoitzaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2212260