206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Herri-lurren aprobetxamendua enkante publikoan

Untzitiko Udalak, 2022ko irailaren 8an egindako bilkuran, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa egitea onetsi du, errentan emateko udalerriko herritarren artean adjudikazio zuzena egin ondoren soberan gelditu den 8. poligonoko 108. herri-lurzatia, (baratzetarako berariazko modalitatekoa).

Enkantea eginen da hamabost egun natural igaro ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da fidantzan uztea lurzatiaren hasierako prezioaren %2; azken adjudikaziodunen kasuan, aldiz, utzi beharreko fidantza (behin betikoa) errematearen %4 izanen da.

Enkantean ateratzen den lurzatiaren informazioa eta haren balorazioa ikusgai daude, eta interesdunen eskura, Udal Idazkaritzan, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon.

Untzitin, 2022ko urriaren 5ean.–Lehendakaria, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2213328