206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegi eremu bat egokitzea elikagaien txikizkako merkataritza establezimendu batean, harategiarekin

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espediente zenbakia: 35/2022/AACC.

Sustatzailea: Importadora y Comercializadora Productos Latinos Guanabana SL.

Jarduera mota: aldaketa bat egitea jardueran, kafetegi eremu bat egokitzeko elikagaien txikizkako merkataritza establezimendu batean, harategiarekin (elikagairik ez da prestatutako, baina labea izanen du).

Kokalekua: Cuesta de la Estación kalea 8, behea eta sotoa. Beste sarrera bat du Andrés de Sola kaletik, eta "La Guanabana" merkataritzako izena (2. poligonoa, 259. lurzatia, 1. azpieremua; 95., 114. eta 116. unitateak).

Tuteran, 2022ko urriaren 3an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2213233