206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Pizzen eta enpanadillen establezimendua

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espediente zenbakia: 36/2022/AACC.

Sustatzailea: Distribución Iberia Group Italian Food Service Fresh & Froze SL.

Jarduera: pizzak eta enpanadillak egiteko jarduera ezartzea.

Tokia: Udal industrialdea, J bidea, 37, atzealdea, B bidea, 9-III, "Gallina Blanca" eremua (6. poligonoa, 351. lurzatia, 1. azpieremua, 1. unitatea).

Tuteran, 2022ko irailaren 30ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2213210