206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2022ko irailaren 26ko osoko bilkura berezian, aho batez adostu zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

San Martin Unxen, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2213229