206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Olibak eta ozpinetakoak etiketatzea eta bidaltzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Alberto Rubio Sarasa.

Jarduera: olibak eta ozpinetakoak etiketatzea eta bidaltzea.

Tokia: San Adrian industrialdeko 3. poligonoko 1192. katastro-lurzatia, 12. zenbakia, behea.

San Adrianen, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2213206