206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa partziala, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2022ko irailaren 30ean eginiko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murillo el Frutoko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa partziala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta gero, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Murillo el Fruton, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2213215