206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa xehatua Eraikingintza-ordenantzan, eguzki-plakak instalatzeko.
Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako araudiaren aldaketa xehatua, eguzki-plaken instalazioari dagokionez (Eraikingintza-ordenantza orokorreko 6., 7. eta 8. artikuluetako 6. apartatuak –estalkiak–, eta 11. artikuluan, II. kapituluan).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Imotzen, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2213456