206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Mezkirizko UE-17 exekuzio unitatearen xehetasun-azterlana. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2022ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, Mezkirizko 13. poligonoko 55., 432. eta 591.A lurzatietan UE-17ari eragiten dion xehetasun-azterlana, Teresa Espinal Aristuk sustatua, behin betiko onetsi zuen. Xehetasun-azterlan horren helburua da lerrokadurak aldatzea, indarrean dagoen planeamendura zein sustatzaileen benetako beharretara egokitzeko.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 74. artikuluan, 79. artikuluarekin korrelazioan, ezarritakoarekin bat.

Erroibarren, 2022ko irailaren 28an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213449