206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Eratsungo Udalak, 2022ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketen espedienteak, hau da, kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua gaitzea, hurrenez hurren.

Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.

Eratsunen, 2022ko urriaren 3an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2213379