206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2022ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela erabaki zuen hasiera batean onestea Cintruenigoko Udalaren 32 zenbakidun ordenantza indargabetzea, alegia, Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2213198