206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa 2023rako ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2022ko irailaren 29an egin bilkuran, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira karga-tasak, koefizienteak eta indizeak Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, indarra izan dezaten 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera (ez dira igoko 2022an indarrean izan direnen aldean).

Bigarrena.–Hasiera batez onestea Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen ordenantza.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea aldaketa bat Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Laugarrena.–Onesten dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifen eta kuoten zenbatekoak gainerako tasa eta prezio publikoei dagokienez (ez dira igoko 2022an indarrean izan direnen aldean).

Bosgarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko dira zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean dauden bitartean ordenantza fiskalen edo tipo, tasa edo prezioen aldaketa zehatzen aurka aurkezten diren erreklamazioak eta alegazioen kasuan, osoko bilkurak behin betiko onespena eman beharko die aldaketa eta tasa horiei. Horrek, dena den, ez dio eragingo espedientearen gainerako tramitazioari, behin betiko onartutzat joko baita berariazko akordiorik behar izan gabe.

Seigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2022ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2213167