206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak eta altako ura garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2022ko irailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak eta altako ura garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Horren guztiaren berri ematen da, jendeak jakin dezan, eta 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Aditzera ematen da ezen jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsita geldituko dela, eta testua osorik emanen dela argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2022ko irailaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2213230