206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baldintzak arautzen dituen udal ordenantzan

Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak, 2022ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen prezio publikoa aldatzea, Tulebras eta Barillasko Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimena arautzen duen udal ordenantzaren barnean.

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2022ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2213259