206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Baso ustiapenerako enkante publikoa

Aresoko Udalak, 2022ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elu­tseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantearen prozedurari hasiera ematea onetsi zuen.

Aprobetxamendua eta hori esleitzeko enkantea arautuko duten plegu teknikoak, Baso eta Ehiza Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onartutakoak, eta osoko bilkurak onartutako baldintza administratiboen pleguak Aresoko Udalaren Idazkaritzan eskuragarri daude, bai eta www.areso.eus webgunean argitaratuta ere, interesdunen kontsultarako.

Proposamenak Aresoko Udalean aurkeztuko dira, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 14:30 baino lehen.

Enkantea egun berean egingo da, Aresoko udaletxean, 15:00etan.

Areson, 2022ko irailaren 30ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2213205