206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren ordenantzan. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2022ko martxoaren 2an erabakita, hasierako onespena eman zitzaion Udal Plan Orokorraren ordenantzaren aldaketari (19.1 artikuluko 8. paragrafoa ezabatzea). Espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunean, aldez aurretik iragarkiak jarrita Udalaren iragarki-taulan eta 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Vianako Printzea Erakundearen txostena kontuan hartuta, 8. paragrafoa ez zen ezabatu, eta haren testua aldatu zen.

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 3an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa, Vianako Printzea Erakundeak proposatutako testua sartuta.

UDAL PLAN OROKORRAREN ORDENANTZAREN ALDAKETA

19.1.8 artikulua.

"Debekatuta dago eguzki-plakak jartzea hirigune historikoaren sektoreko eraikin katalogatuen estalkietan eta Aramendiako gurutzaduraren babes-ingurunea osatzen duten higiezinetan; aipatu gurutzadura interes kulturaleko ondasun deklaratu zuen maiatzaren 30eko 21/1995 Foru Dekretuak".

Amillaon, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2213451