206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 22-0967 errekurtsoa, honako deialdi hau xede duena: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu

Deialdi bat egin da, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu, eta bertan gora jotzeko errekurtsoa jarri du Jesús Mendinueta Lacunzak, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 14an emandako ebazpenaren kontra (21/SG). Erabaki horren xede zen onestea aipatutako deialdia eta haren oinarri arautzaileak, helburua izanik oposizio-lehiaketa bidez betetzea Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu. Aipatutako deialdia argitara eman zen 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12koan.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213275