206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 22-0795 errekurtsoa, Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruz

Deialdi bat egin zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu, eta bertan gora jotzeko errekurtsoa jarri du Jesús Mina Turrillasek, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 14an hartutako erabakiaren kontra (21/SG). Erabaki horren bidez onetsi ziren aipatutako deialdia eta haren oinarriak, helburu dutenak oposizio-lehiaketa bidez betetzea Udaltzaingoko inspektoreordearen bederatzi lanpostu (deialdia argitara eman zen 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an).

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213270