206. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2412/2022 EBAZPENA, irailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 22an emandako 1907/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, telematika bidez, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun naturaleko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - GIZARTE ZERBITZUETAKO IKUSKATZAILEA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

AGUAS ARANGUREN, MARIA JOSE

AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS

CARDIEL DIAZ DE CERIO, MARIA BELEN

GARCIA MONEO, NATALIA

LASA TORRELLAS, SILVIA

ORTE DE LA PEÑA, MARIA PALOMA

VIZCAY SESMA, ANA BEATRIZ

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez frogatzeagatik:

EZQUERRA SALES, RAQUEL

Iragarkiaren kodea: F2213048