205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2491/2022 EBAZPENA, irailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1578E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22koan, eta ondoren haren akats zuzenketa, 2022ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat:

CECILIO IRAZOLA, ALVARO

–Igoera txanda:

IBERO ESPARZA, CARLOS

MORENO IZCO, M.ª ISABEL

LAREQUI GARCIA, MARIA AMPARO

VILLANUEVA FORTUN, AMAYA

–Txanda irekia:

ARTEAGA MAZUELAS, MIREN

ETXEBERRIA LEKUONA, DANIEL

RODIL FRAILE, RAQUEL

JARNE BETRAN, VANESA

MORENO GARCIA, ESTELA

LLORENTE DIEZ, MARIA BEGOÑA

MARTINEZ VELASCO, MARIA CARMEN

CLEMOS MATAMOROS, SUSANA

LANZAS PRO, MARIA GRACIA

GOMEZ GARDUÑO, ANGELA M.ª

PEREZ RICARTE, SARA

CARRASQUER PIRLA, MARIA TERESA

HUETE ALAVA, LEYRE

ASIN SAMPER, UXUA

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko, García Orcoyen ospitaleko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANP.

ZK.

ZENTROA

HERRIA

Desgaitasuna duen pertsona

CECILIO IRAZOLA, ALVARO

69927

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Igoera txanda

IBERO ESPARZA, CARLOS

71258

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Igoera txanda

MORENO IZCO, M.ª ISABEL

61461

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Igoera txanda

LAREQUI GARCIA, MARIA AMPARO

70953

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Igoera txanda

VILLANUEVA FORTUN, AMAYA

70952

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

ARTEAGA MAZUELAS, MIREN

70782

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

ETXEBERRIA LEKUONA, DANIEL

63602

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

RODIL FRAILE, RAQUEL

71071

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

JARNE BETRAN, VANESA

70783

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

MORENO GARCIA, ESTELA

71260

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

LLORENTE DIEZ, MARIA BEGOÑA

71261

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

MARTINEZ VELASCO, MARIA CARMEN

63201

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

CLEMOS MATAMOROS, SUSANA

70744

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

LANZAS PRO, MARIA GRACIA

68647

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

GOMEZ GARDUÑO, ANGELA M.ª

71332

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

PEREZ RICARTE, SARA

71850

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Irekia

CARRASQUER PIRLA, MARIA TERESA

69928

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

HUETE ALAVA, LEYRE

70743

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

ASIN SAMPER, UXUA

70745

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2213179