205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04422 JV/oc espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Donamariako Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Txaruta erreka.

Helbidea: Uxarrea auzoa 77- 31750 Donamaria (Nafarroa).

Tokia: X: 607.824 Y: 4.773.949.

Udal-mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Harri-lubeta bat eraikiko da, 50 metro linealeko luzerakoa, oinarrian 2,00 m zabal, gailurrean 1,00 m zabal eta 1,80 m altu izanen dena, aprobetxa daitekeen harriarekin eta harrobiko harriarekin. Zanga bat irekiko da ibilguan horma finkatzeko, eta zimenduei HM-20 hormigoia gehituko zaie egonkortasun handiagoa lortzeko.

40 cm-tik gorako diametroa eta forma zertxobait prismatikoa duen kareharri hautatua erabiliko da, matxarda hidraulikoa duen atzerako hondeamakinak maneiatuko duena. Hormen intradosak 1H: 4V erlazioko malda izanen du, eta estradosa pixka bat bertikala izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko irailaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2213159