205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
Espedientea: H/31/2º0232 - C6 4.ª Instancia NL/oc

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Txingudiko Zerbitzuak SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Endara erreka.

Helbidea: Olaberria auzoa 18-20303 Irun (Gipuzkoa).

Tokia: X: 599.995 Y: 4.789.980.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obren bidez, Domikoko zentraleko ubidearen 23 m-ko tarte berri bat eraikiko da, lur-irristatze batek erabat kaltetu baitu.

Obra-eremura sartzeko, bide bat egokituko da, eta Endara erreka gainditzeko, behin-behineko pasabide bat eraikiko da, 1 m-ko diametroko bi hodirekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko irailaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2213156