205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-S-98

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Elkarte, Ballarain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendu-obrak baimentzea, industrialdekoak barne, eta kolektore bat eraikitzea Arazuriko HUAra.

Ur-ibilgua: Txulapain ibaia.

Udalerria: Berriobeiti (Nafarroa).

Baimena eskatzen da Elkarte, Ballarain, Berriogoiti, Berriobeiti eta industrialdeko hondakin uren saneamendu-kolektorea egiteko eta kolektore bat eraikitzeko Arazuriko HUAraino, "Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua" izeneko SM286979G proiektuaren arabera, 2021eko maiatzekoa, zeina Iruñerriko Zerbitzuak SAk sinatu baitu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko irailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2213158