205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko lan-egutegia

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2022ko abuztuaren 30ean egin ohiko bilkuran, onetsi zuen Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2023ko aste barreneko jaiegunen egutegia. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2023an:

–Urtarrilaren 6a, ostirala: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Urtarrilaren 17a, asteartea: herriko jaieguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a, asteartea: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a, asteartea: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, osteguna: jaieguna.

–Azaroaren 1a, asteazkena: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, asteazkena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, ostirala: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592koa izanen dena, eta honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Langileek beste ordutegi batzuk izan ahalko dituzte, lanaldi partzialagatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, mendekotasuna dutenak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 4 egun eta 6 ordu izanen dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (28 egun izanen dira, eta ez 27) eta 3 egun eta 6 ordu, herriko festetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Betiere, 2023rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira".

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2213246