205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Goiko urez hornitzeko kudeaketa egiten duen erakunde autonomoa. 1/2022 aurrekontu-aldaketa

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko irailaren 22an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2022 aurrekontu-aldaketaren espedientea, diru-sarrera bidezko kreditua sortzeko goiko urez hornitzeko kudeaketa egiten duen erakunde autonomoaren aurrekontuan. Kreditu hori indarrean jartzeko nahikoa da batzarrak onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean xedatu bezala.

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak 19.413,38 euro.

DIRU-SARRERAK:

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 19.413,38 euro.

Donezteben, 2022ko irailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2212906