205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022rako plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 6an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2022ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2213426