205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CALIBUS ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Calibus Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2022ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa aldatzea.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ablitasen, 2022ko urriaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2213386