205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak, 2022ko urriaren 5ean, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:

"19/2022 Ebazpena, urriaren 5ekoa, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariarena, lehendakariaren eginkizunak lehendakariordearen esku uzteari buruzkoa.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko estatutuen 10. artikulua kontuan harturik,

EBATZI DUT:

1) Aitor Elexpuru Egaña lehendakariordearen esku uztea mankomunitateko lehendakariaren eginkizunak 2022ko urriaren 7tik 28ra, biak barne.

2) Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3) Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten duen lehen bilkura arruntean eta interesatuari jakinaraztea."

Arantzan, 2022ko urriaren 5ean.–Lehendakaria, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2213318