205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Bigarren aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko irailaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren bigarren aldaketa.

Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2213331