205. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Hirigintzako lizentziak behin-behinean etetea energia ekoizteko azpiegituren obrak eta horien ebakuazio-sareak egiteko, Udal Plan Orokorraren proiektuan determinazioak sartu arte

Gaur egun Olaibarren indarrean dagoen Udal Plan Orokorra 1997ko maia­tzaren 9an jarri zen indarrean.

Udal Planean ez dago berariazko arauketarik, xedatzen duenik batera­garria ote den lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarrien instalazioak (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakuazio azpiegiturak ezartzea. Hortaz, horrelako arauketa orokor eta lausoak inter­pretazio arazoak sor ditzake planeamenduan. Batetik, ez dago argi zer araubide aplikatu behar zaien proiektu mota horiei lurzoru urbanizaezinean baimengarriak edo debekatuak diren jarduketei dagokienez, eta, bestetik, ez dago argi planean egun definituta dauden lurzoru urbanizaezineko azpikategorietatik zeinekin diren bateragarriak.

Olaibarko Plan Orokorra aldatzeko azterlanetik sor daitekeen antola­mendua, gaur egun berritze-prozesuan dagoena, gaur egun indarrean den anto­lamenduak baldintzatu ez dezan, Udalbatzak egokitzat jotzen du lizen­tziak eteteko erabakia hartzea jarraian adierazten diren eremu eta erabilere­tarako, hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan lizentzien aukerako etendurarako ezarri­tako araubidearekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

–Lurzoru-mota: lurzoru urbanizaezina, kategoria guztiak.

–Erabilerak: eraikitzea eta ezartzea energia berriztagarrien instalazio berriak (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakua­zio azpiegiturak.

–Salbuespenak: autokontsumorako, lehendik dauden eraikinen estal­kietan jartzen direnak.

–Instalazio eolikoetarako prototipo proiektuak, haize-sorgailu bakarra badute eta Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio deklaratu baditu, bat etorriz abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legean xedatutakoarekin (Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko Foru Legea).

–Iturri berriztagarrietatik datozen energiak sortzeko eta banatzeko proiektu eta instalazioak, baldin udalerriaren barneko autokontsumorako badira; energia-komunitateek sustatuak izan beharko dute, horiek osatzen dituztenak izanik, betiere, pertsona fisikoak, enpresa txiki eta ertainak edo tokiko agintaritzak (Olaibarko Udala eta/edo kontzejuak).

Salbuespen horiek arrazoibide hauetan oinarritzen dira:

–Batetik, instalazio eolikoetarako prototipo proiektuak gara daitezen ahalbidetzea, Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio deklaratu baititu, Nafarroaren garapenean garrantzi berezia dutelako, ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen aldetik. Halako proiektuek ikerketaren, garape­naren eta berrikuntzaren alde egiten dute, enplegua sortzen dute, eta nabarmen murrizten dute ingurumen-inpaktua. Haize-sorgailu bakarrera mugatzeko arrazoia da udalerriaren landatar nortasuna babestea eta bertako nekazaritza-lurrak gordetzeko helburua, ekoizpen-errendimendu handia baitute eta, beraz, balio natural handia laborantzarako.

–Bestalde, energia komunitateek sustaturik, iturri berriztagarrietatik da­to­zen energiak sortzeko eta banatzeko proiektu eta instalazioak baimen­tzen dira, halakoek dakartzatelako elektrizitatea edo beroa, nagusiki, sortzeko ahalmenaren aprobetxamendua, energia-efizientziaren hobekuntza eta mugikortasun jasangarriko sistemen garapena, bai eta udalerrian eskariaren kudeaketa garatzeko aukera ere, etorkizunean.

Ikusirik Udaleko Zerbitzu Teknikoek eman txostena, bai eta Idazkari­tzaren txosten juridikoa, 2022ko ekainaren 6koa.

Kontuan harturik Udaleko Osoko Bilkurak arlo honetan dituen esku­menak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.c artikuluaren arabera (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.–Jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru De­kretuaren 70.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), dekretatzea Olaibarko udalerrian eten egiten dela lizentziak ematea lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko eta ezartzeko energia berriztagarrien instalazio berriak (planta / instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakuazio azpiegiturak (kategoria guztietan), salbu eta lehendik dauden eta autokontsumorako diren eraikinen estalkietan jartzen direnak eta haize-sorgailu bakarrera eta energia-komunitateetara mugatuta dauden instalazio eolikoetarako prototipo-proiektuetara bideratzen direnak; hori guztia, aztertzeko horien lurralde eremua, ingurumen ezau­garriak, ezaugarri etnografikoak, konektagarritasunekoak eta instalazio horiek lurraldean sortzen duten inpaktua, eta horien arabera, erabakitzeko zein diren lurzoru urbanizaezinaren eremurik egokienak mota horretako instalazioak ezartzeko eta zein den aplikatu beharreko araudi partikularra. Horretarako, bada, dagokion aldaketa izapidetuko beharko da Planean.

Lizentzien etendurak ukitutako eremu eta erabilerak.

–Lurzoru-mota: lurzoru urbanizaezina, kategoria guztiak.

–Erabilerak: eraikitzea eta ezartzea energia berriztagarrien instalazio berriak (instalazio fotovoltaikoak, eolikoak edo gisakoak) eta haien ebakuazio azpiegiturak.

–Salbuespenak: lehendik dauden eraikinen estalkietan instalatzen dire­nak, autokontsumorako; haize-sorgailu bakarrera mugatutako instala­zio eolikoetarako prototipo-proiektuak, Nafarroako Gobernuak foru-inte­reseko inbertsiotzat jo dituenak; eta udalerrian autokontsumorako iturri berriztagarrietatik datozen energia sortzeko eta banatzeko proiektuak eta instalazioak, pertsona fisikoek, enpresa txiki eta ertainek edo tokiko agintariek osatutako energia-komunitateek sustatuak.

Bigarrena.–Ezartzea etetea luzatuko dela gaur egun berritze-proze­suan dagoen Udal Plana aztertu, prestatu eta onesteko izapideak egin arte, gehienez ere urtebeteko epean (Lurraldearen Antolamenduari eta Hiri­gin­tzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.3 artikuluan ezarri­tako baldintzetan). Epe horretan behin-behineko onespena ematen ba­zaio, etetea mantendu eginen da planeamenduko determinazio berrien ondo­rioz hirigintza-antolamendua aldatzen duten eremuetan, eta eten horren ondorioak behin betiko iraungiko dira bi urte pasatzen direnean planeamendua edo haren erreforma aztertzeko hartutako etete-erabakitik. Baldin behin-behineko onespena gertatzen bada urtebeteko epea pasatu ondoren, gehienez urtebete iraunen du hasierako onespen horretatik heldu den eteteak.

Hirugarrena.–Agintzea lizentziak emateko prozedura eten dadila, eta erabaki hau jakinaraz dakiela lizentzia eskaera egina zuten guztiei berau hartu baino lehen.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Olaibar udalerriko kontzejuei, izan ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.5 artikuluan ezarritako ondorioak, eta xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Bosgarrena.–Ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio­arekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

3. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Alkateari ahalmena ematea behar diren erabakiak har ditzan, erabaki hau behar bezala gauzatzeko xedez.

Olaibarren, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2212464